Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Soja

Soja :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Sojak osasuntsu egon behar du, intsekturik gabe eta bestelako uzta-hondarrik gabe. Saltokian leku fresko eta lehorretan egon behar dute, zuzeneko eguzki-argitik salbu. Lekale lehorra egoera onean kontserbatzen da bildu eta ontziratu eta 12 hilabetera arte.

Balio anitzeko elikagaia da, eta produktu ugari lortzen dira bertatik. Produktu galkorrenen kontserbazioaren berezitasunak azaltzen dira.

Ernaldutako soja-kimuak kontserban zein laugarren gamako elikagaietan saltzen dira, babes-giroan ontziratuta eta iraungitze-data goiztiarrarekin. Hozkailuan gorde behar dira, eta iraungitze-data errespetatu.

Tofua edo soja-mamia denda espezializatuetako hoztuen atalean aurkitu ohi da. Ontziratuta saltzen da. Hazi organikoekin egindako tofua eros daiteke, baita aldaera ketuak edo marinatuak ere. Hozkailuan egun batzuetan gordetzen da eta ezin da izoztu. Ontzia ireki ondoren, edukia ur freskoz estali behar da egunero, eta egun gutxiren buruan kontsumitu.

Tempeh-a hozkailuan gorde behar da. Behin paketea irekita, egun gutxitan kontsumitzea komeni da, eta izoztu egin daiteke.

Misoa polietilenozko flasko edo paketetan merkaturatzen da eta hozkailuan gordez gero, hilabeteetan gordetzen da.

Soja-saltsak askotarikoak direnez, marka on bat erostea komeni da, zapore-indartzailerik eta koloratzailerik gabea. Despentsa fresko batean, saltsek hilabeteak iraun dezakete, eta behin ontzia irekita, aste batzuetan hozkailuan gordetzen dira.