02
Lekaleak / Lekaleak elikagai funtzional gisa

Eragin hipolipemiatzailea
Lekadunen fitokimiko batzuek zuzeneko eragina dute kolesterol serikoa murrizteko eta ateroma-geruza ez sortzeko, gaitz kardiobaskular bihurtzen baitira.
- Lektinak: Odoleko kolesterolaren garraioa eta metabolismoa errazten dutela frogatu dute, eta, hala, arterien paretetan metatzeko arriskua murrizten dute.
- Sojaren isoflabonak: LDL-kolesterola (kolesterol txarra) gutxitu eta HDL-kolesterola (kolesterol ona) igotzen dute hiperkolesterolemia kasuetan menopausia duten emakumeetan, gizonezkoetan eta haurretan.
- Saponinak: Azken urteotan egindako lanek agerian utzi dute saponinen kontzentrazio ez-toxikoek murriztu egiten dutela digestio-hodiko kolesterol-xurgapena, eta, beraz, eragin onuragarriak dituztela hiperkolesterolemian.
- Landare esterolak eta estanolak: Ikus “Jarduera hormonala eta metabolikoa” atala.
