03
Zerealak eta deribatuak / Ezagutu ditzagun zerealak eta haien deribatuak

Kontserbatzeko aholku praktikoak
Kontserbatzeko, aleetako zerealak ontzi hermetiko batean gorde behar dira, leku fresko eta lehorrean. Bi edo hiru urtez gorde daitezkeen elikagaiak izan arren, hobe da uzta osteko 12 hilabeteen barruan erabiltzea.
Urtetik aurrera, zereala debaluatzen hasten da bere kalitate organoleptiko eta nutrizionalean.
Zerealetatik eratorritako produktu bakoitzak (ogia, irinak, elikagai-pastak...) biltegiratze- eta kontserbazio-baldintza bereziak ditu. Baldintza horiek dagozkien kapituluetan deskribatzen dira.
