Patatak eta beste tuberkulu batzuk / Patatak jatearen plazera

Sarrera
Patatek leku nabarmena dute munduko herrialde guztietako sukaldaritzan eta maila desberdinetan, hala nola, hasierakoak, lehen eta bigarren platerak, haragien edo arrainen laguntzaile gisa, baita postreak bezala ere (patata-polboroia). Sukaldaritza tradizionaletik hasi errezeta ezagunenetan eta sukaldaritza berriaren aurkezpen zainduenetaraino, patatak beti du protagonismoa.
Zapore leuna eta testura atsegina dutenez, prestatzeko eta kontsumitzeko moduak dibertsifikatu egiten dituzte, eta oso elikagai desberdinekin konbina daitezke. Errezeta-liburua bukaezina da.
Hasteko, patata errea eta gatzarekin soilik ondua jan daiteke, ohiko errezetak ere egin daitezke (tortillak, patatak okin-erara, txorizoa, bakailaoa...), eta mokadu txikietan foie-grasarekin, kabiarrarekin eta sorbeteekin mokadu bikainak egin daitezke.
