Skip to main content
02

Lekaleak / Haurrak eta lekaleak: nola lortu jan ditzaten

Haurrak eta lekaleak: nola lortu jan ditzaten :: Lekaleak: noiz eta nola

Lekaleak: noiz eta nola

Hiru urte bete baino lehen:

Haurraren digestio-aparatua prest dago lekaleak lehen urtetik aurrera digeritu eta asimilatzeko. Kopuru txikiekin hastea komeni da (15-20 gramo -pisu gordina, eskukada erdia) eta barazkiekin nahasitako pure moduan eskaintzea, zapore gogorra leuntzeko. Lehen plater gisa kontsumitzean, lehenik eta behin energia-beharrak asetzen dira, eta, hala, elikagaiaren proteinek ehunak osatzeko eta hazkuntza bultzatzeko funtzioa bete dezakete

Hiru urtetik aurrera:

Errazioaren kantitatea 40-50 gramora igotzen da gordinik (eskukada bat), eta dagoeneko hazi osoa har daiteke, barazkiekin, patatarekin edo arrozarekin nahasita, horrela elikagarriagoak eta digeritzeko errazagoak baitira. Gutxienez astean bitan kontsumitzea komeni da.

Nerabeen artean:

Lehen platera dilista, babarrun, garbantzu eta abarrekin hartzea gomendatzen da, gutxienez astean bitan, eta beste bi lekale fresko gisa, haragien edo arrainen hornigai gisa. Gomendatzen den errazioa helduarenaren antzekoa da, 60-80 gramo inguru gordinik, hau da, 2-3 kazo lekale egosi.