Skip to main content
02

Lekaleak / Haurrak eta lekaleak: nola lortu jan ditzaten

Haurrak eta lekaleak: nola lortu jan ditzaten :: Haurren artean lekadunen kontsumoa sustatzeko proposamenak

Haurren artean lekadunen kontsumoa sustatzeko proposamenak

Lekadunek haurren hazkuntzan eta garapenean jokatzen duten papera dela eta, merezi du tradizio gastronomiko osoa duten platerak txertatzea, hala nola eltzekariak, eta baita txikienak asetzen dituzten errezetekin berrikuntzak egitea ere, osasuntsu hazten lagunduz.

  • Lekaleen aurkezpena oso dibertigarria izan daiteke. Oso ondo konbinatzen dute landare mota guztiekin, baita haragi eta arrainarekin ere. Haurrari gehien gustatzen zaion katilua edo koloretako platera aukeratzea lagungarria izango da jatekoa jan dezan.
  • Hotzak eta beroak. Tenperatura beste “kako” bat da. Neguan, babarrun, garbantzu edo dilistaz bustitako plater baten usainak suspertu eta probatzeko gonbita egiten du. Dena den, lekaleak ez dira hilabete hotzetara mugatu behar, entsaladak egiteko errezeta asko baitaude, eta horiek ezin hobeki konbinatzen dituzte, uda beroan energia freskoa emateko.
  • Haurrak sukaldean. Haur eta nerabeak elikagai mota horietara hurbiltzeko beste modu bat da elikagai horiek nola egiten dituzten azaltzea. Sukaldaritzaren eraldaketa-prozesua haurtzarotik ikas daitekeen artea da. Lekaleak prestatzeko egin beharreko urratsen berri izaten dute haurrek, beratzearen bidez neurria “magikoki” aldatzetik hasi eta mahaian eraldatu arte, eta, ondorioz, elikagaia ezagutu eta harekin ohitzen dira.
  • Mila aurpegiko haziak. Lekadunen barietateek hainbat modutan hartzeko aukera ematen dute. Gaur egun, sojaz soilik egindako esneak eta irabiakiak eskaintzen ditu merkatuak, eta hori merienda goxo bat izan daiteke, gailetekin, ogi txigortuekin edo frutarekin batera. Eskolako ibilaldietan, hondartzara edo mendira familiarekin edo lagunekin joatean, etxeko aperitiboetan, lekale lehorrak jar daitezke, snack gazitu gisa merkaturatzen direnak; baba eta garbantzu lehor eta frijituak dira ezagunenak. Azken horiek, dena den, neurrian jatekoak dira, gatz asko izaten dute eta.
  • Purean birrinduak edo barazki-kremetan beste osagai bat bezala. Horrela, etxeko txikienak haien zaporera ohitzen dira, eta helduenek indartuta ikusten dituzte beren platerak, bai energiari dagokionez, bai nutrizioari dagokionez.