02
Lekaleak / Lekaleak elikagai funtzional gisa

Indize glizemikoaren murrizketa
Ikerketa askok frogatu dute, duela zenbait hamarkadatik hona, leguminosoen kontsumoak mesede egiten diola diabetikoetan gluzemiaren igoera akutua murrizteari, digestio geldoko edo askapen jarraituko karbohidratoen presentziari esker, zeinak poliki sartzen baitira odolean heste meharretik.
- Alfa-galaktosidoak: Zuntz dietetiko gisa jokatzen dutenez, indize glizemikoa (odoleko azukre-maila) urritzen dute.
- Azido fitikoa: Indize glizemikoa murriztu egiten da amilasak (almidoia zatikatzen duten digestio-entzimak) inhibitzean, eta almidoi gehiago iristen da hestera.
