Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Ezagutu ditzagun patatak eta beste tuberkulu batzuk

Ezagutu ditzagun patatak eta beste tuberkulu batzuk :: Kontserbatzeko aholku praktikoak

Kontserbatzeko aholku praktikoak

Komeni da jakitea metatzeak ez duela hobetzen bildu berri den patataren kalitatea, baina, hala bada, murriztu egiten dira elikadura- eta kalitate-galerak.

Freskoak

Patatak lehor eduki behar dira, lurrik eta hezetasunik gabe, toki fresko eta ilun batean, 8 eta 10 ºC arteko tenperaturan. Horrela, 7 edo 8 hilabeteraino zaintzen dira haren kondizio onak. Zahartu ahala, edo argiak ematen badie, berdeguneak agertzen dira, eta gero eta glikoalkaloide toxiko gehiago izaten dituzte (solanina, adibidez). Tenperatura baxuetan metatuz gero (hozkailuan edo terrazan neguan, adibidez), azukreak metatzen dituzte almidoia degradatzean, eta, beraz, patatek zapore gozoa hartzen dute, ahosabaian hautematen dena.

Izoztuak

Patata izoztuak, erosten direnetik erabili arte, zero azpitik 18 ºC-tan eduki behar dira. Hotz-katea ez hausteko eta ezaugarriak ez aldatzeko, patata izoztuen poltsa erostea komeni da, erosketa egiteko azken unean.

Kontserbak

Kontserban egositako patatak ontzian itxita egoten dira iraungitze-datara arte. Behin irekitakoan, 5 bat egunez eduki behar da estalita hozkailuan.

Deshidratatuak

Patata deshidratatuarekin patata malutak egiten dira (ezkatatan), eta hilabete batzuetan biltegian gordetzen dira, kontsumitzeko data gomendatuaren arabera. Prestakin horiek gehienez ere % 10eko ur-edukia izan behar dute. Urarekin edo esnearekin nahastuz, patata-pureak prestatzen dira.