05
Patatak eta beste tuberkulu batzuk / Nutrizio-balioa eta osasuna

Sarrera
Patata balio nutritiboa duen tuberkulua da, gutxietsi egin dena. Elikagai gutxi eta kaloria gehiegi dituen elikagaitzat jo izan da. Baina patataren nutrizio-ekarpena aldatu egiten da kozinatzen den moduaren arabera. Bere osaeraren % 80 ura da, eta horrek esan nahi du ez direla hainbeste, a priori, ematen dituzten kaloriak.
