Skip to main content
04

Lekaleen eta zerealen konbinazioa

Lekaleen eta zerealen konbinazioa :: Errezetak

Errezetak

Dilista gisatuak arrozarekin

Lentejas guisadas con arroz

Osagaiak

200 g dilista
50 g arroz
patata 1
piper gorri bat
tipula bat
1 baratxuri-ale
6 koilarakada oliba olio birjina
koilarakada bat ardo-ozpin
erramu-hostotxo bat
Piperrauts gozoa
Gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Egosi dilistak hiru koilarakada oliorekin, gatzarekin eta erramuarekin.

30 minutu igarotakoan, gehitu ozpin koilarakada bat prestakinean, eta arroza eta patata, zurituta eta zatituta.

Gisatua egosten den bitartean, prestatu frijitu bat kipularekin eta piperrarekin, brounoisse eran moztuta (karratutxo txikian txikituta) eta baratxuri-ale xehatua.

Tipula gardena dagoenean, sua itzali eta piperrauts koilarakadatxo bat gehitu. Nahastu sutatik kanpo eta bota errefritua dilista eta arrozaren kazolara.

Irakin su ertainean, arroza eta dilistak prestatu arte.

Espagetiak babekin eta ilarrekin

Espaguetis con habas y guisantes

Osagaiak

200 g espageti
80 g baba lehor edo 150 g barazki
1 baratxuri-ale
100 g ilar
6 koilarakada oliba olio
Gatza
200 g etxeko tomate-saltsa
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Salteatu xaflatan moztutako baratxuri-alea, eta, ia gorrituta dagoenean, gehitu egositako babak, eta sueztitu 10 minutuz, su eztian eta estalita.

Gehitu ilarrak, eman 2 minutuko salteatua eta gorde.

Egosi pasta kazola batean ur irakinarekin eta gatzarekin 8 minutuz gutxi gorabehera.

Pasta egosi ondoren, xukatu eta etxeko tomate-saltsarekin nahastu.

Gehitu babak eta ilarrak salteatuta.

Zerbitzatu bero.