Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Soja

Denboraldiko egutegia
Soja transgenikoa
Argentinan, Brasilen, Bolivian, Paraguain eta AEBetan genetikoki eraldatutako soja-haziak landatzen eta biltzen ari dira, glikofosfato herbizida patentatuarekiko erresistenteak. Haziek lurzoruko bakterio batetik datorren gene bat dute, Agrobacterium izenekoa, eta horrexek egiten ditu produktu horrekiko erresistente. Hazi horiek erabiltzearen onura laboreak biderkatzea da. Ekoizpenean eraginkortasuna handitzean, kostuak murriztu, ongarri gutxiago erabili, errendimenduak handitu eta produktuaren kalitatea hobetu daiteke. Baina genetikoki eraldatutako haziak erabiltzeak arazo bat sortzen du, ez soilik maila sozial eta politikoan, baita ingurumenean eta osasun publikoan ere; izan ere, zientifikoki frogatu behar da elikagai-mota hori kontsumitzeak giza osasunean duen eragina. Gainera, nekazariak eta gobernuak haziak eta herbizida hornitzen dituen enpresaren menpe daude, eta horrek aldagarritasun naturala eragozten du eta hornitzaile gutxi batzuen menpe dagoen mundu mailako nekazaritza sistema sortzen du.
