Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Pasta

Pasta :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Janari-pastak derrigorrez ontziratuta saltzen dira. Ontzien pisu garbiak normalizatuta daude eta 250 gramokoak edo 500ekoak eta kilo eta erdikoak edo kilo batekoak baino ezin dira izan. Tamaina eta ezaugarriak direla-eta ontzi hori behar bezala justifikatuta duten pastak aleka ontziratuta egon daitezke, adibidez, kaneloi-pasta edo lasagna.

Ore guztiek azalera uniformea izan behar dute, arrailik gabea. Koloreak ere uniformea izan behar du, horixka edo ez hain horixka, pasta konposatuetan izan ezik, horietan kolorea aldatu egin baita arrautza, espinakak, tomatea eta abar daramatzatelako. Dimentsioek homogeneoak izan behar dute, deformaziorik eta hautsitako piezarik gabe. Ez dute ezpurutasunik izan behar, ezta intsektu-markarik ere. Pasta egoera onean dagoen jakiteko metodo bat da pieza bat puskatzea eta puskatu den bi azalak leun eta deformaziorik gabe geratzen diren ikustea

Etiketan produktuaren izenak agertu behar du, hau da, ontziak daukan ore motak. Kalitate handiagokoa bada, hori ere adierazten da. Glutena duten pasten kasuan, proteinen portzentajearen berri eman behar da (%20, gutxienez). Ore konposatuen kasuan, osagaien zerrenda (proportzioen araberako beheranzko hurrenkeran), pisu garbia edo unitateak, ore freskoen kontsumo egokiaren adierazpena edo iraungitze-data ere agertu behar dira. Azken horien kasuan, “hotzean kontserbatzea” adierazpena nahitaezko datua da. Azkenik, fabrikatzailearen edo ontziratzailearen izena edo sozietatearen izena eta fabrikazio-lotearen adierazpena.

Produktu lehorra denez, ez du kontserbazio baldintza zorrotzik behar hilabeteetan egoera onean mantentzeko. Ontzi itxi batean gorde behar dira, hezetasunetik babestuta, eta ez dute lizunik sortu behar, haien balio-bizitza asalda baitezakete. Pasta freskoak bai, hozkailuan gorde behar dira beti, ontzia itxita egon arren. Pasta izoztua ere badago, plater aurrekozinatuen osagai gisa. Kontserbatzeko, garrantzitsua da hotz-katea ez haustea eta izozkailuan berehala sartzea, produktuaren nutrizio-, gastronomia- eta osasun-kalitatea alda ez dadin.