Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Pasta

Denboraldiko egutegia
Jatorria
Pastak ore ez-hartzitu bat lehortuz lortzen diren produktuak dira. Ore hori gari gogorretik (kalitate handienekoa), erdi-solidotik edo bigunetik eta urarekin nahastuta datozen semolekin, semolinekin edo irinekin egiten da. Gari gogorraren semolak gari arruntak edo guriak baino gluten gehiago dauka eta teknologikoki hobea da pasta egiteko. Gari biguna erabiltzen bada, oreari arrautza edo glutena gehitu behar zaio.
Osagai horiekin prestatutako orea eskuz molda daiteke, edo moldeetan sartu, nahi diren formak lortzeko, eta, ondoren, lehortu egiten da. Gurean oso ezagunak dira makarroiak, espagetiak, zoparako fideoak, kaneloiak eta lasagna.
Pastaren jatorria eztabaidagarria da eta hutsune historikoz beterik dago, bere jaiotza zehazki kokatzea eragozten dutenak. Marko Polori egotzi izan zaio pastak Txinan aurkitu izana eta 1295ean bere herrialdera itzuli izana, baina historialari italiarrek diotenez, bidaiari ospetsua jaio aurretik ezagutzen eta erabiltzen ziren Italian. K.a. 327. urtean Txina, Persia, Grezia eta Erromaren artean harreman komertzialak zeuden, eta erromatarren kroniketan pastan oinarritutako produktu ugari sartzen ziren, Marco Polo jaio baino askoz lehenagokoak, noski (1254. urtean). Egia esan, pentsa daiteke elikagai horren jatorria aldi berean egon zitekeela hainbat leku eta zibilizaziotan, zerealak oinarrizko produktu gisa erabiltzen baitzituzten elikatzeko.
Irakiten kozinatzen ziren fideoen lehen froga idatzia K.o. V. mendekoa da. Al Idrisi geografo arabiarraren erreferentzia da, eta garai hartan kolonia arabiarra zen Palermon saltzaile bati erositako fideo lehorrez idazten du. Beste aztarna batzuk Napoliko ore-ekoizleen Korporazioaren sorrerak zaintzen ditu. Hiri hori "pastaren sorlekutzat" jotzen da ofizialki, eta elikagai hori mundu osora hedatu da. 1571. urteko idatziak gordetzen dira, pasta artisauen gremioari buruzkoak.
Hala ere, XVIII. mendean Italiako hegoaldeko sukaldariek asmatu zuten pastaren eta tomatearen arteko uztarketak bihurtu du plater hori Italiako jaki nagusi, nazioartean ezaguna. XIX. mendeak orearen fabrikazioaren industrializazioa ekarri zuen Napolin, makinek esportazioa handitzea ahalbidetu zuten, batez ere Ameriketara. mendean sartu zen martxan lehen prentsa jarraitu guztiz automatizatua. Pastaren elaborazioa automatizatu zenean, ezerk ez zuen geldiarazi pasta mundu osora zabaltzea.
