Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Ilarrak

Denboraldiko egutegia
Gastronomia
Entsalada txinatar batetik Valentziako paella batera, ilarrek “parte hartzen dute”, mundu osoko errezetei kolorea, testura eta gorputza emanez. Osagai nagusia izan daitezke, edo beste edozein elikagai protagonistaren osagarri ezin hobea. Zopetan, arrozetan, gisatuetan, pastetan, tortilletan eta pizzetan ere erabiltzen da.
Lekale hau oso lagungarria da janaria prestatzeko denborarik ez duten pertsonentzat. Ilar lata bat ireki eta urdaiazpikoarekin edo perretxikoekin prestatzea bezain erraza da, edo plantxan egindako arrain edo haragi batekin laguntzea.
Lekale gehienekin egiten den bezala, ilar lehorrak beratzen jarri behar dira ordu batzuetan, prestatu aurretik. Azalaren gogortasuna dela eta, ohikoa da zurituta eta zatituta merkaturatzea. Ilar lehorrak oinarri ona dira landare-pateentzat eta pureentzat, haien zapore lurtsu eta gozoak ondo konbinatzen baititu espezia eta belarrekin.
Ilarrak purean prestatzen badira, pasapuretik edo txinotik pasatzea komeni da, geratzen diren azalek desatsegina egin baitezakete platera.
Freskoak goxo-goxoak gertatzen dira egoste arin batekin, lurrunetan edo salteatuta. Era horretan, testura eta zaporea ez galtzeaz gainera, nutrizio-propietateak ere mantentzen dituzte.
