Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Ilarrak

Denboraldiko egutegia
Bere garairik onena
Udaberria sasoi egokia da ilar freskoak dastatzeko. Hala ere, elikagaien industriak, kontserbazio metodo ezberdinekin, aukera ematen du ale gozo horiek urtaro guztietan dastatzeko.
Ale berdearen bilketa mekanizatua dago, eta alea berdean kontsumitzeko heldutasunera iristen denean egiten da, hau da, % 72-74 bitarteko hezetasun-edukia duenean.
Industriarako laborantza-eremuetan, ale berdea, uzta bildu ondoren, 1º C-ko tenperaturan eta% 85eko hezetasunean kontserbatzen da. Uzta bildu eta prozesatu bitartean igarotako denbora ahalik eta gehien murrizten da -bi ordu eta erdi inguru-, eta horrela, haziaren kalitate nutrizionala eta organoleptikoa zaintzen dira. Ale lehor gisa, ilarra %13tik beherako hezetasun-baldintzetan metatzen da, lizunik sor ez dadin.
