Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Ilarrak

Ilarrak :: Errezetak

Errezetak

Ilar-entsalada laranjazko ozpin-olio krematsuarekin

Ensalada de guisantes con vinagreta cremosa de naranja

Osagaiak

200 g ilar fresko edo izoztu
Askotariko letxuga-hostoak
Entsaladako tomate bat
2 udare (Blanquilla)
Zukutarako laranja bat
2 koilarakada ozpin baltsamiko
4 koilarakada oliba-olio
3 koilarakada maionesa
Gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Egosi ilar izoztuak edo freskoak ontzi batean ur irakinarekin, gatz pixka batekin, 10 minutuz. Ondoren, freskatu ontzi batean urez eta izotzez 5 minutuz, eta xukatu.

Gorde oliba-olioz pixka bat bustita

Garbitu eta moztu karratutan udareak eta tomatea. Erreserbatu.

Jarri oinarri gisa askotariko letxuga garbi eta xukatuak.

Letxugen gainean, nahastu ilarrak eta tomate- eta udare-zatiak.

Ondu laranjazko ozpin-olio krematsuarekin.

Egin ozpin-olio saltsa:

Egin saltsa bat laranja-zukuarekin, ozpinarekin, oliba-olioarekin eta maionesarekin, eta jarri nahi den gatz-puntuan.

Ilar-nahaskia indioilar-urdaiazpikoarekin eta txanpiñoiekin

Revuelto de guisantes con jamón de pavo y champiñones

Osagaiak

300 g ilar egosi
6 arrautza
Tipula bat
100 g txanpiñoi fresko, xerratan ebakita
200 g indioilar-urdaiazpiko
3 koilarakada oliba-olio
Gatza eta piperbeltza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Moztu tipula brounoisse eran (karratutxo txikiak) eta erregosi zartagin batean oliba-olio koilarakada batzuekin.

Gehitu xerratan moztutako txanpiñoiak eta indioilar-urdaiazpikoaren zatitxoak etengabe mugituz, itsatsi gabe.

Gehitu ilarrak zartagineko olio erreari, eta bota gatza eta piperbeltz beltza.

Sueztitu, eta gehitu aurrez irabiatutako arrautzak

Erregosi 2 minutuz su baxuan, eragiteari utzi gabe. Apartatu nahaskia gehiegi mamitu baino lehen.

Zerbitzatu bero.