Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Artoa

Denboraldiko egutegia
Nola aukeratu eta kontserbatu
Gure merkatuetan gehien saltzen den artoa gozoa da, fresko, izoztu eta kontserban eros daitekeena.
Fresko erosten bada, hostoetan ongi bildutako artaburuak hautatzea komeni da, aleak babestu eta artoa lehortzea galarazteko. Aleak leun daudela ziurtatu behar da; beraz, hobe da artaburuak paketatuta ez erostea, ikuskatu ezin direlako. Pikorrak azazkalarekin zanpatzean esne-zukua ateratzen bada, artoa oso freskoa dela esan nahi du.
Artoa bildu eta berehala hasten da gozotasuna galtzen, heldu ahala bere azukreak almidoi bihurtzen direlako (ez da gozoa); beraz, egunean bertan jatea komeni da, nahiz eta hozkailuan hiru egunez eduki behar den egoera onean, itxi gabeko plastikozko poltsa batean bilduta.
Arto freskoa ere izoztu daiteke. Lehenik eta behin, artaburuak edo aleak bost minutuz galdarraztatu behar dira, gero hermetikoki ixten diren plastikozko poltsetan biltzeko. Horrela, izozkailuan gordetzen dira 12 hilabete arte.
Arto egosia, oro har, kontserban saltzen da (fresko edo izoztua ere eros daiteke). Kontserbako artoari ura eta azukrea gehitzen zaizkio, hermetikoki itxitako ontzi egokietan sartzen da eta tratamendu termikoa ematen zaio, kontserbazioa bermatzeko. Formatu horrekin ere merkatuan dago baby artoa, goiz bildutako tamaina txikiko artaburuak (10 zentimetroko luzerakoak).
