Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Artoa

Denboraldiko egutegia
Errezetak
Arto-zopa ganbekin

Osagaiak
Lantzea
Kazola batean, ur hotzarekin, justu artoa estaltzeko, sartu eta sutan jarri.
Irakiten hasten denean, utzi egosten 2 minutuz. Aldendu eta uretan bertan epeldu arte itxaron behar da.
Egosketa-uretik artoa xukatu eta kazola batean jarri, esnearekin eta tipularekin batera. Irabiagailuarekin, birrindu likido leun bat sortu arte. Jarri zopa kazolan, sutan, eta eraman irakiten su ertainean 5 minutuz; bota gatza nahi bezala, eta bota perrexil xehatu pixka bat.
Zerbitzatu zopari ganbak zurituta eta zartagin batean apur bat frijituta, oliba-olioarekin eta gatzarekin.
Arto-opiltxoak txahal-salteatuarekin

Osagaiak
Lantzea
Barazkiak zatitxo erregularretan moztu, txile zati bat barne.
Zartagin batean oliba-olio pixka batekin salteatu barazki guztiak gatz pixka batekin. Ondoren, gehitu haragia eta utzi su motelean prestatzen 5 minutuz.
Gehitu tomate-saltsa eta kozinatu su motelean beste 10 minutuz edo oso saltsa lodia lortu arte.
Gatz eta min puntuan jarri. Eman pikante ukitu bat txile zatitxo batekin. Bete arto-opiltxoak eta biribildu. Laberatu 5 minutuz 200ºC-tan. Itxaron biribilkiak epeldu arte, eta zerbitzatu letxuga kizkur zatitu pixka batekin.
