Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Kuskusa

Kuskusa :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Era berean, zeinahi ore lehorri aplika dakiokeen irizpide higieniko berbera aplikatu behar zaio ore horri ere. Intsektu eta ezpurutasunik gabe aurkeztu behar da. Kuskus-aleek solte egon behar dute, zanpatu gabe, eta itxura uniforme eta horixka izan behar dute.

Elikagai hori plastikozko ontzietan paketatuta erostea komeni da, barrualdea ikusteko; hartara, begiratu hutsarekin egiazta daiteke ontziaren edukia.

Kuskusa produktu lehorra da, eta ez du kontserbazio baldintza zorrotzik behar hilabeteetan egoera onean egoteko. Ontzia ireki ondoren, ontzi itxi batean gorde behar da, hezetasunetik babestuta, lizunak edo intsektuak ez hazteko eta hondatzeko.