Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Kuskusa

Kuskusa :: Errezetak

Errezetak

Kuskus zopa azenario eta kalabazarekin

Sopa de cuscús con zanahoria y calabaza

Osagaiak

250 g semola kuskuarentzat
100 g tipula
200 g kalabaza
100 g azenario
1 baratxuri-ale
piper gorri bat
piper berde bat
6 koilarakada oliba olio
Gatza eta piperbeltza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Berotu olioa kazola batean eta gehitu kipula eta baratxuria brounoisse eran moztuta (karratutxo txikiak). Estali lapikoa eta prestatu su eztian 10 minutuz.

Gehitu piperrak, azenarioa eta kalabaza laukitxotan moztuta. Estali berriro lapikoa eta jarraitu egosten, orain 5 minutuz.

Eragin maiz, itsats ez dadin.

Gehitu kuskusa eta estali urarekin prestakina baino 5 bat zentimetro gorago. Utzi su ertainean egosten 30 minutuz, zopa mamitsua osatu arte.

Behar izanez gero, gehitu ur gehiago. Zerbitzatu aurretik, jarri gatza puntuan.

Kuskusa fruitu lehor eta barazkiekin

Cuscús con frutos secos y verduritas

Osagaiak

100 g kusku
20 g almendra zuritu
20 g hur zuritu
20 g kakahuete zuritu
20 g pistatxo zuritu
kalabazinaren laurdena
piper gorri handi baten laurdena
piper berdearen laurdena
8 koilarakada oliba olio
Gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

300 ml ur irakin gatz pixka batekin eta 2 koilarakada olio.

Ura irakin bezain laster, estali kuskusa urarekin, eragin makila-koilara batekin, estali kuskusa bost minutuz, ura xurga dezan. Utzi aleak hanpatzen eta gorde.

Zartagin batean, olio pixka batekin, frijitu brounoisse eran moztutako barazkiak (karratutxo txiki-txikietan), eta gorde. Txigortu fruitu lehorrak zartagin itsasgaitz batean eta gehitu kuskusa fruitu lehor urreztatuekin eta barazki salteatuekin batera. Nahastu olio pixka bat gehiagorekin eta mahaspasekin minutu batzuetan. Zerbitzatu bero.