Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Arroza

Arroza :: Errezetak

Errezetak

Tortilla-biribilkiak arroz integralarekin

Rollitos de tortilla con arroz integral

Osagaiak

6 arrautza
Olioa
Gatza
200 g arroz integral
Piper gorri laurdena
Piper berde laurdena
1/4 tipula
4 koilarakada oliba-olio
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Beratu arroz integrala ur hotzetan, prestatzen hasi baino ordubete lehenago. Erregosi lapiko baxu batean, oliba-olioarekin, tipularekin eta xehe-xehe txikitutako piperrekin (brounoisse eran, karratutxo txikian txikituta), su baxuan.

Arroz integrala garbitu, xukatu eta kazolara gehitu, arroza txigortu dadin sarritan eraginez, tipula eta piperrekin itsatsi gabe.

Gehitu ura arrozari, eta utzi irakiten bost minutuz.

Denbora hori igarota, sua minimora jaitsi, gatz-puntuan jarri eta kazola estali, eragin gabe, arroz integralak ur guztia xurgatu eta samur egon arte 25 minutu inguru.

Ondoren, berotu olio pixka bat zartagin txiki batean, eta egin 4 tortilla biribilak, bakoitzaren erdian arrozez egindako betegarria botata.

Bildu tortillak eta utzi epeltzen moztu aurretik. Biribilki txikietan aurkeztu.

Arroz zuria fruta lehorrekin eta intxaurrekin

Arroz blanco con frutas secas y nueces

Osagaiak

100 g arroz
Tipulin fresko bat
Piper berde bat
100 g aranpasa
100 g abrikot lehor
50 g Korintoko mahaspasa
50 g intxaur xehatu
1 platano
2 baratxuri-ale
4 koilarakada oliba-olio
Gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Garbitu, lehortu eta moztu zati txikitan tipula, piper berdea, baratxuria, aranak, abrikotak eta banana.

Osagaiak bereizita eduki.

Kazola zabal batean hiru koilarakada olio jarri eta bertan tipula eta baratxuria erregosi.

Handik bi minutura, bota arroza eta eragin makila-koilara batekin. Batu arroza, abrikotak, aranak, mahaspasak eta nahastu pixka bat gehiago.

Une horretan, gehitu ura (arrozarena halako bi).

Bota gatza ere eta utzi irakiten 20 minutuz, urik gabe geratu arte.

Sutatik kendu aurretik, platanoa oso zatituta eta intxaur txikitua gehitu.

Bero zerbitzatu behar da.