Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Arroza

Denboraldiko egutegia
Errezetak
Tortilla-biribilkiak arroz integralarekin

Osagaiak
Lantzea
Beratu arroz integrala ur hotzetan, prestatzen hasi baino ordubete lehenago. Erregosi lapiko baxu batean, oliba-olioarekin, tipularekin eta xehe-xehe txikitutako piperrekin (brounoisse eran, karratutxo txikian txikituta), su baxuan.
Arroz integrala garbitu, xukatu eta kazolara gehitu, arroza txigortu dadin sarritan eraginez, tipula eta piperrekin itsatsi gabe.
Gehitu ura arrozari, eta utzi irakiten bost minutuz.
Denbora hori igarota, sua minimora jaitsi, gatz-puntuan jarri eta kazola estali, eragin gabe, arroz integralak ur guztia xurgatu eta samur egon arte —25 minutu inguru—.
Ondoren, berotu olio pixka bat zartagin txiki batean, eta egin 4 tortilla biribilak, bakoitzaren erdian arrozez egindako betegarria botata.
Bildu tortillak eta utzi epeltzen moztu aurretik. Biribilki txikietan aurkeztu.
Arroz zuria fruta lehorrekin eta intxaurrekin

Osagaiak
Lantzea
Garbitu, lehortu eta moztu zati txikitan tipula, piper berdea, baratxuria, aranak, abrikotak eta banana.
Osagaiak bereizita eduki.
Kazola zabal batean hiru koilarakada olio jarri eta bertan tipula eta baratxuria erregosi.
Handik bi minutura, bota arroza eta eragin makila-koilara batekin. Batu arroza, abrikotak, aranak, mahaspasak eta nahastu pixka bat gehiago.
Une horretan, gehitu ura (arrozarena halako bi).
Bota gatza ere eta utzi irakiten 20 minutuz, urik gabe geratu arte.
Sutatik kendu aurretik, platanoa oso zatituta eta intxaur txikitua gehitu.
Bero zerbitzatu behar da.
