Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Gosaritarako zerealak

Gosaritarako zerealak :: Gastronomia

Gastronomia

Gosaritako zerealak, gure herrialdean, esnearekin edo zukuarekin nahasita erabiltzen dira, batez ere, gosaritan eta askaritan, eta, gainera, lehorrean ere hartzen dira, mokadu gisa.

Estatu Batuetan, adibidez, aitzindariak dira produktu hau kontsumitzen, eta gosaritarako zerealak sukaldean erabiltzeko irudimenak ez du mugarik. Arroz harrotua edo arto edo gari malutak erabiltzen dituzte galletak egiteko, muffinak (Erresuma Batuan egindako pastel txiki bat da, madalenen antzekoa, baina handiagoa), sagar eta gurin pasteltxoak, arroz harrotuaren gutiziak marrubiekin edo txokolatez puztutako arroz trufak. Ez dira postreak egiteko bakarrik erabiltzen. Zahi zerealak haragia eta arraina arrautza-irinetan pasatzeko edo entsaladei ukitu kurruskaria emateko erabiltzen dira, eta labean egindako oinarriak ere izaten dituzte, aperitibo gaziak egiteko.

Hanburgesak egiteko errezeta batzuetan, haragiaren ordez zerealen eta barazkien nahasketa erabiltzen da ogien artean jartzeko.