Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Gosaritarako zerealak

Denboraldiko egutegia
Errezetak
Azenariodun bizkotxo integrala edulkoratzailearekin

Osagaiak
Lantzea
Nahasi osagai guztiak krema bat osatu arte: arrautza-gorringoak, olioa, irina, zereal birrinduak, kanela, legamia eta gatza.
Gehitu azenario birrindua eta, azkenik, zuringoak elur-puntuan muntatuta. Pixkanaka-pixkanaka egin, espatula bat erabiliz eta mugimendu inguratzaileak eginez, azken nahastea harroa izan dadin.
Bota nahasketa margarinaz igurtzitako eta irinez hautseztatutako molde batean, eta egosi labean 180 ºC-an 40 minutuz gutxi gorabehera. Desmoldatu eta hozten utzi.
Hoztutakoan, hautseztatu eta apaindu azenario-zerrenda batzuekin eta ginga batzuekin.
3 zerealeko mueslia, sagarrarekin eta intxaurrarekin

Osagaiak
Lantzea
Oloa iturriko urez garbitu. Xukatu eta ontzi sakon batera pasatu; gehitu ur-tazita edo laranja-zukua. Estali eta utzi leku fresko batean edo hozkailuan gau osoan. Urrats horren ordez, oloa jar daiteke.
Goizean gehitu garia eta arroza, mahaspasak edo datilak, sagar txikitua eta intxaurrak nahi adina.
Gehiago gozatu nahi izanez gero, ezti pixka bat bota, baina hobe da elikagaien berezko zapore eta gozotasuna onartzea, nahikoa baita fruta fresko eta lehorren berezko azukrearekin.
