01
Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Garia

Denboraldiko egutegia
U
O
M
A
M
E
U
A
I
U
A
A
Errezetak
Almeriako eltzekoa gari eta garbantzuekin

Osagaiak
200 g garbantzu
100 g gari
1 bizkarrezur zati
400 g haragi egosi
1 azaburu edo aza txiki
3 txorizo fresko
Patata ertain bat
6 koilarakada oliba olio
2 baratxuri-ale
Piperrauts koilaratxokada bat
Gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:
Lantzea
Aurreko egunean gari-aleak kazola batean egosi 45 minutuz urarekin, eta kazola berean utzi garia gizendu dadin.
Beste kazola batean jarri garbantzuak, aurreko gauean ur epeletan utzi zirenak, bizkarrezur-zatiarekin eta egosi haragiarekin bi orduz, gatz pixka bat gehituz. Garbantzuak samur daudenean, bota gari xukatua.
Beste ontzi batean egosi 30 minutuz txorizoak eta patatak.
Egosi aza juliana eran moztuta.
Osagaiak prestatu ondoren, oliba-oliotan frijitu baratxuri-ale biak piperrautsarekin xerratan, eta bota gariaren, garbantzuen eta aza egosiaren gainetik. Dena batera zerbitzatzen da, baina ez nahastuta.
