Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Dilista

Denboraldiko egutegia
Errezetak
Dilistak ozpin-olioarekin eta kuminoarekin

Osagaiak
Lantzea
Poteko dilistak erabili behar badira, nahikoa da ongailua egitea eta dilistei gehitzea. Nahastu kuminoa, limoi zukua, oliba olioa eta ozpina.
Bota ongailua ontzi batera iraulitako dilistei. Eragin ondo.
Bero zerbitzatzen da.
Dilista erregosiak barazkiekin

Osagaiak
Lantzea
Jarri dilistak kazola batean osagai hauekin: tipula, tomatea, piperra, alberjinia, azenarioa, baratxuria, olioa, erramua eta piperrautsa. Estali dena urez, eta irakiten hasten denean jaitsi suaren intentsitatea, irakitea suabea izan dadin.
Eragin maiz koilara batekin, itsats ez daitezen.
Barazkiak egosita daudenean, bereizi tomatea, tipula, piperra eta azenarioa eta birrindu barazki horiek irabiagailuaren laguntzaz, purea osatu arte.
Bota purea dilisten gainera, eta eman irakinaldi arin bat. Gatzez ondu eta utzi 10 minutuz sutik kanpo, baina kazola estalita.
