Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Dilista

Dilista :: Errezetak

Errezetak

Dilistak ozpin-olioarekin eta kuminoarekin

Lentejas con vinagreta al comino

Osagaiak

300 g dilista, azkar egosten direnak (pardina). Kontserban erabil daitezke
Koilarakada bat kumino
1 koilarakada limoi-zuku
4 koilarakada oliba-olio birjina
2 koilarakada ozpin
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Poteko dilistak erabili behar badira, nahikoa da ongailua egitea eta dilistei gehitzea. Nahastu kuminoa, limoi zukua, oliba olioa eta ozpina.

Bota ongailua ontzi batera iraulitako dilistei. Eragin ondo.

Bero zerbitzatzen da.

Dilista erregosiak barazkiekin

Lentejas estofadas con verduras

Osagaiak

150-200 g dilista
100 g tipula
Tomate bat
Piper berde bat
100 g azenario
Berenjena bat
1 baratxuri-ale
Perrexil-sorta bat
Erramu-hosto bat
Koilaratxokada bat piperrauts
4 koilarakada oliba olio
Gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Jarri dilistak kazola batean osagai hauekin: tipula, tomatea, piperra, alberjinia, azenarioa, baratxuria, olioa, erramua eta piperrautsa. Estali dena urez, eta irakiten hasten denean jaitsi suaren intentsitatea, irakitea suabea izan dadin.

Eragin maiz koilara batekin, itsats ez daitezen.

Barazkiak egosita daudenean, bereizi tomatea, tipula, piperra eta azenarioa eta birrindu barazki horiek irabiagailuaren laguntzaz, purea osatu arte.

Bota purea dilisten gainera, eta eman irakinaldi arin bat. Gatzez ondu eta utzi 10 minutuz sutik kanpo, baina kazola estalita.