Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Dilista

Denboraldiko egutegia
Gastronomia
Dilistak, era askotakoak, ezin eztabaidatuzko protagonistak dira herrialde bakoitzeko elikadura-ohituren kultur ondare diren hamaika plateretan.
Gaur egun, osagai berriekin nahasten dira, eta entsaladak (dilista, sagar, apio eta letxuga entsalada; dilista eta ernamuinekin) eta guarnizioak sortzen dituzte. Errezeta originalenek dilista izaten dute landare-albondigen osagai nagusia. Erraz prestatzen dira, eta soluzio ezin hobea da soberan geratu diren dilistak aprobetxatzeko. Albondiga hauen zaporeak ederki konbinatzen du jogurt saltsa arin eta menda-zaporearekin.
Afrika iparraldeko herrialdeetan eta Ekialde Ertain eta Hurbilean oso ezaguna da dilista irina. Zereal-irinarekin nahastuta erabiltzen da, dietako proteina-ekarpena areagotzeko.
Ilarrekin batera, uretan beratu behar ez diren lekale bakarrak dira, hidratatu daitezen. Kozinatzeko orduan, ur hotzez estaltzen dira, azala lehortu eta askatu ez dadin. Egosketa-urari karminazio-belarrak (mihilua, erramua, kuminoa) gehitu ohi zaizkio, digestioa errazteko eta gasei aurre egiteko.
Kontserbako dilistak erabiltzea da ohiko aukera bat. Aski da kontserbatzeko likidoa xukatzea, uretan pasatzea eta lapiko batean jartzea, nahi den ongailuarekin batera, minutu batzuen buruan plater zaporetsu bat izateko.
