Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Dilista

Dilista :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Ontziratuta edo ontziratu gabe eros daitezke. Egoera guztietan, dilistak osorik, osasuntsu eta lizun, usteldura eta intsekturik gabe agertu behar dira merkatuan. Hezetasunak, gehienez, % 15ekoa izan behar du. Adierazpen Geografiko Babestua duten dilistek aparteko eta lehen mailako kategoria komertzialak dituzte.

Ontziratu gabe zein lehortuta erosi, egiaztatu behar da usain freskoa botatzen dutela, intxaur-ukitu txiki batekin.

Etxean giro fresko eta lehorrean gorde behar dira, argitik, hezetasunetik eta intsektuetatik babestuta. Ontziratuta badaude, hobe da ontzian bertan mantentzea, aipatutako baldintzak errespetatuz. Hala ere, ontzia ireki ondoren, edo ontziratu gabe erosi badira, dilistak hobeto kontserbatzen dira itxitura hermetikoa duen ontzi batean. Hala, urtebete baino gehiago irauten dute haren propietateek. Biltegian 12 hilabete egin ondoren, luzatu egiten da egosteko denbora.