Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Dilista

Dilista :: Bere garairik onena

Bere garairik onena

Klima epel eta beroetako labore tipikoa da. Neguak oso hotzak badira, udaberrian ereiten da eta ekainaren amaieran biltzen da. Izotzaldirik gabeko 110 eguneko tartea behar da, gutxienez, fruituak heldu ahal izateko.

Giza kontsumorako bakarrik erabiltzen dira dilista aleak, nahiz eta uztaren hondarrak animalien elikadurarako erabiltzen diren. Alea, bildu ondoren, leku fresko, lehor eta izurririk gabekoetan gordetzen da, kalitaterik gal ez dezan.

Gainerako lekadunak bezala, ontziratuta edo kontserban, egosita edo aurrez egosita egoten da urte osoan. Ale lehorra denez, garrantzitsua da kontuan hartzea uzta bildu eta urtebeteren buruan galdu egiten dituela zaporea, usaina, testura, kolorea eta nutrizio-balioa.