Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Garbantzua

Denboraldiko egutegia
Errezetak
Humusa edo garbantzu-patea hasierako plater gisa

Osagaiak
Lantzea
Xukatu garbantzuak, egosketako edo kontserbako ura kentzeko.
Irabiagailu-baso batean, nahastu baratxuri-alea, sesamoa, limoi-zukua eta oliba-olioa. Birrindu krema fin eta distiratsua lortu arte.
Jarri gatz-puntuan, eta zerbitzatu ogi txigortu batzuekin batera, sarrera gisa.
Garbantzu-albondigak sesamoz arrautzaztatuta, barazki-saltsaren gainean

Osagaiak
Lantzea
Xukatu, garbitu eta xukatu berriz kontserbako edo egositako garbantzuak.
Ontzi handi batean, nahastu garbantzuak, arrautzak, esnea, baratxuri-ale bat eta gatz pixka bat.
Birrindu irabiagailu elektrikoarekin, pasta osatu arte. Bota poliki-poliki ogi birrindua, moldaerraza den ore bat lortu arte, albondigak egiteko.
Bolatxoak egin, ez oso handiak, eta sesamo-haziekin plater batean arrautza-irinetan pasatu. Gorritu albondigak zartaginean hatz bat oliorekin. Ondoren, atera frijitutik. Xukatu sukaldeko papera duen plater batean, soberako olioa biltzeko. Lagundu barazki-saltsa batekin.
Egin barazki-saltsa:
Kazola baxu batean olio pixka batekin, frijitu tipula zerrendatan moztuta, baratxuri-alea, azenarioa xerratan moztuta, kalabazina xerratan eta tomatea zatituta. Barazkiak frijitu ondoren, koilarakada bat irin gehitu, berdurarekin berriz ere berotu eta ondoren bi baso ur bota, 5 minutu inguru egosten utziz.
Saltsa puregailutik pasatu eta bolak salteatu.
Zerbitzatu bero.
