Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Garbantzua

Denboraldiko egutegia
Barietateak
Hiru garbantzu-mota nagusi daude, kokapen geografikoaren arabera ezberdinak.
Mediterraneo aldean eta Eurasian txikiagoak dira, eta kolore aldakorrekoak. Gehien lantzen direnak deshi deritzona da, tamaina txikikoa, forma angeluarrekin eta hori edo beltz kolorearekin; Kabul edo kabuli, tamaina ertainetik handira, testura zimurtua eta kolore argikoa; eta gulabi, tamaina txiki, leun, borobildu eta kolore argikoa.
Gure herrialdean bost barietate garrantzitsu bereizten dira:
Gaztelakoa
Asko kontsumitzen da. Tamaina ertaina edo handia, forma esferikoa, kolore horixka eta moko kurbatu bereizgarria.
Zuri esnetsua
Barietaterik preziatuena da. Batez ere Extremaduran eta Andaluzian landatzen da. Lodia eta luzanga da, oso ildo markatuak ditu eta zuri-horixka da.
Andaluziako zainekoa
Handia da, lodia eta luzanga, eta zapore nabarmena du. Granadan landatzen da batez ere, eta han ere erraza da Gaztelakoaren hibridazio bidez lortutako espezie bat aurkitzea: chamad garbantzua.
Pedrosillano
Tamaina txikikoa, biribila eta azal leuna du, eta Andaluzian, Gaztela eta Leonen eta Gaztela-Mantxan landatzen da.
Macrocarpum
Tamaina ertain-handikoa. Mota horretakoa da Fuentesaúcoko garbantzua; Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) du kalitatearen berme, eta sari ugari jaso ditu. Gaztela eta Leonen tradizio eta ospe handiena duen lekaduna da. Forma obalatua dute, moko kurbatu eta nabarmena, krema-kolore motelekoa, hori, zuri eta marroi nahasketa, eta azala zimurtasun ertainekoa eta orbanik gabea dute.
