Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Lupinua

Lupinua :: Nutrizio-balioa eta osasuna

Nutrizio-balioa eta osasuna

Lupinua eta beste lekale batzuk alderatuz gero, kaloria gehiago ematen dituzte, gantz gehiago izaten dute eta. Lekaleek % 1 eta % 6 artean izaten dute gantza, eta lupinuek, berriz, % 15 inguru; sojak eta kakahueteak soilik gainditzen dute kopuru hori. Garrantzitsua da jakitea daukaten gantza saturatugabea dela, hau da, gantz osasungarritzat jotzen dena. Sojarekin batera, proteina begetal gehien daukan laginetako bat dugu hau: 39 gramo ditu 100 gramo bakoitzeko (beste lekale batzuek, berriz, 25 gramo izaten dituzte batez beste). Kopurua handiagoa bada ere, metionina (funtsezko aminoazidoa, bi elikagaien nutrizio-kalitatea hobetzeko laboreekin nahastea behartzen duena) eskas dute.

Haluzeek, beste hazi oleaginoso batzuek, sojak eta kakahueteak, B taldeko bitaminak eta E bitamina (azken hau gantzetan disolbagarria) ugari daukate. Mineralak, berriz, kaltzio daukate baina beste iturri dietetiko batzuek baino gutxiago xurgatzen dute. Nabarmentzekoak dira, halaber, potasioa, fosforoa, magnesioa eta zinka, ugari ematen baitituzte.

“Mingots” izeneko zenbait altzuze-espeziek alkaloide toxikoak dituzte, ehuneko handi batean (% 1-2); beraz, mugatu egin da haien erabilera elikaduran. Gaur egun, genetikoki hobetutako “gozoak” deituriko espezieak bakarrik erabiltzen dira, alkaloide-edukia % 0,05 baino txikiagoa dutenak. Esperimentalki frogatu da alkaloideetan aberatsak diren espezieek efektu teratogenoak eragiten dituztela, anagirina dagoelako.

Toxikotasunaren ikuspegitik, espezie mikatzen alkaloideak dira, zalantzarik gabe, landare horien konposatu ez-nutritibo nagusia. Espeziearen arabera, kontzentrazio desberdinetan daude. Eragin toxikoak ez dira metagarriak eta giltzurrunak berehala iraizten ditu, baldin eta hartzen den alkaloide kopuru osoak maila jakin bat gainditzen ez badu. Giza elikadurako toxikotasun-mugak % 0,02 dira. Esparteina eta lupanina dira toxikoenak. Asko hartuz gero, ondorio hauek izan ditzake: goragalea, arnas paralisia, ikusmen- eta oreka-arazoak, ahultasun progresiboa, eta, larritasun handiko kasuetan, koma-egoera ere eragin dezake. Substantzia horietako batzuen eragin fisiologikoak ezagunak dira duela hamarkada batzuetatik. Adibidez, esparteina farmako oxitozitiko gisa erabili zen 70eko hamarkadan, umetokiaren uzkurdurak induzitzen zituena, erditzea azkartuz. Gero, erabiltzeari utzi zitzaion, konposatu kimiko horri lotutako toxikotasuna zela eta. Kardiologian ere ezagutzen da substantzia hori, arritmiaren aurka egiteko duen gaitasunagatik.

Alkaloide toxikoak beste konposatu bioaktiboago batzuetan transformatzen direla egiaztatzeko azterketak egin dira, eta, hala, haien eragin toxikoa murrizten da. Gizakien eta animalien elikaduraren ikuspegitik, eta hainbat ikerketatan lortutako emaitzak kontuan hartuta, lupinu-haziak 3 egunez ernaltzea desiragarria litzateke alkaloideen presentzia minimizatzeko. Gainera, ernetzeak beste faktore ez-nutritiboetan eragin positiboa duela egiaztatu da, hala nola alfa-galaktosidoetan (gas-sorgailuak) eta fitatoetan (mineral-bahitzaileak).

Halaz ere, alkaloide gehientsuenak dezente urritzen dira, kontsumitu aurretik, lupinua uretan ikuztean.

Tanino eta fitoestrogenoen iturri ere bada, eta ezaugarri oso interesgarriak ematen dizkio lekaleari, eta, beraz, aintzat hartzeko modukoa da, elikaduran sartzeko, nahiz eta Espainiako eskualde gehienetan ez den jakiten zer jaten den.