Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Lupinua

Lupinua :: Nola sartu gure elikaduran

Nola sartu gure elikaduran

Ohikoena, hamaiketakoa gatzunetan aurkitzea izaten da, aperitibo gisa hartzeko. Hozkailuan edukitzen dira zenbait egunez, ontzi hermetikoetan.

Gordinik erosiz gero, zopak, eltzekariak edo entsaladak egiteko egosten dira, gainerako lekaleak erabiltzen diren moduan

Hamaiketakoetatik abiatuta hainbat eratorri ere egiten dira, hala nola irina, kafearen ordezkoak, olioak eta baita patea ere.

Irina gaixo diabetikoen dieta osatzen duten marmeladetan sar daiteke. Irina eta zahia ere erabiltzen dira Europako iparraldean, ogiak eta gailetak egiteko. Gaur egun, proteina-kontzentratuetan eta gozogintzako beste produktu industrial batzuetan lupin-irina gehitzea dago modan, haren nutrizio-balioa aprobetxatzeko (proteina-eraginkortasun erlazio handia) eta propietate funtzionalak emateko.