Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Zekalea eta tritikalea

Zekalea eta tritikalea :: Nola sartu gure elikaduran

Nola sartu gure elikaduran

Zereal hau kontsumitzeko aukerarik errazena zekale-ogia jatea da; erraz hartzen da, eta otorduetan osagarri gisa har daiteke. Kanapeak egiteko ere erabil daiteke, adibidez, zekale-ogiaren gainean ahuntz-gazta duen izokina, edo, besterik gabe, taparekin estali, eta gazta eta intxaurrak, txanpiñoi-patea, gazta freskoa eta irasagarra, garbantzu-patea edo humusa jarri.

Labean edo mikrouhin-labean berotu eta oliba-olioarekin edo gurinarekin igurtziz gero, ogi hori zaporetsua da. Ondoren, gehitu gainetik gazta, urdaiazpikoa edo hestebeteak, bakoitzaren gustuaren arabera. Erosoago izan dadin, okindegietan eta supermerkatuetan zekale-ogia xerratan moztuta eros daiteke, edo, bestela, ogitxoak erdibituta.

Zekaleak beste aukera bat ere badu: ale osoa zekale parte bakoitzeko hiru parte uretan egostea 45- 60 minutuz. Aleak egosi ondoren, barazki salteatuen oinarri gisa erabil daitezke. Oso ondo ligatzen du alberjiniarekin, piperrekin, kalabazinarekin eta tipularekin. Gosaritako zerealei gehi dakizkiekeen zekale-malutak ere salgai daude merkatuan, zuntz gehiago izan dezaten.