Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Leka

Leka :: Errezetak

Errezetak

Babrrun gorrien eta barazkien Condé krema

Crema Condé de judías rojas con verduras

Osagaiak

300 g babarrun gorri
100 g kalabaza
75 g tomate heldu
100 g tipula
1 azafrai-sorta (aukerakoa)
1 baratxuri-ale
Piperrauts gozoaren koilarakadatxo 1/2
1 perrexil-adar
4 koilarakada oliba-olio
Gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Babarrunak ur hotzetan beratzen jarri aurreko gauean.

Hurrengo goizean, xukatu eta bota lapiko batean, tipula osoarekin, tomate osoarekin, zatitutako kalabazarekin, baratxuriarekin, perrexilarekin, piperrautsarekin eta olio gordinarekin.

Estali ur hotzarekin eta jarri egosten.

Irakiten hasten denean, jaitsi sua, gehitu azafraia (hautazkoa) eta utzi egosten poliki-poliki.

Babarrunak samurtzen direnean kolorea aldatu egiten da, haragi-tonurantz, gatzatu, sutatik kendu eta utzi bere horretan, hamar bat minutuz estalita.

Irabiagailuarekin pasatu, eta, ondoren, puregailuarekin, krema fin bat osatu arte.

Bero kontsumitu.

Babarrun zurien entsalada ozpin-olioarekin eta izokin ketuarekin

Ensalada de judías blancas con vinagreta guarnecida y salmón ahumado

Osagaiak

200 g babarrun zuri
Tipula bat
Erramu-hosto bat
Askotariko letxugen poltsa bat
150 g izokin ketu
6 koilarakada oliba-olio birjina
3 koilarakada sagar-ozpin
Tipulin fresko bat
Piper berde bat
Entsaladako tomate bat
1 baratxuri-ale
Gatza
Perrexila
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Ireki babarrun egosien pote bat, eta garbitu ur-zorrotadaren azpian. Jarri babarrunak askotariko letxugekin egindako oinarri baten gainean. Gozatu ozpin-olio hornituarekin.

Egin ozpin-olio saltsa:

Egin ozpin-olioa honako hauek nahastuz: 6 koilarakada olio, sagar-ozpin zorrotada bat, perrexil txikituaren adartxo bat, baratxuri-ale txikitu bat, piper berde bat eta tipula xehe-xehe bat, eta laukitxotan moztutako tomate bat.

Zerbitzatzeko unean, apaindu platera izokin ketuaren zerrenda batzuekin.