Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Leka

Leka :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Babarrun lehor lodi eta distiratsuak erostea komeni da, kolore distiratsukoak, tamaina berdinekoak eta intsektu eta lizunik gabekoak; baztertu egin behar dira zimurtuta, zatituta edo ezpalduta daudenak, litekeena baita aurreko urteetako uztetatik etortzea. Merkatuan hiru kategoria komertzial aurki daitezke: estra, I mota eta II mota.

Leka freskoen kasuan, kolore bizi eta erakargarrikoak eta erraz hausten direnak aukeratzea komeni da.

Latako babarrunak erosten badira, garrantzitsua da zein egunetan kontsumitzea komeni den jakitea —gauza bera izoztuentzat—, eta latetan kolperik edo mailaturik ez izatea.

Kontserbazioa

  • Babarrun lehorrena:

    Elikagai hauek ez dira oso galkorrak eta erraz kontserba daitezke, ur gutxi baitute. Hermetikoki itxitako ontzietan eta toki fresko eta lehorrean gordetzea komeni da. Ontzi zeharrargi batek edukia eta kantitatea ikusteko aukera ematen du, baina eguzkiak zuzenean jotzea saihestu behar da, babarrunak elikadura-ezaugarriak, zaporea, kolorea, testura eta lurrina gal ez ditzan. Kontserbazioan gurgurioa ager daiteke, lekaleen barnealdea jan eta hutsik uzten dituen parasitoa. Erasorik gerta ez dadin, gomendagarria da baratxuri-buru bat sartzea horiek gordetzen diren ontzian.

  • Babarrun egosiena:

    Hozkailuan, egoera onean egoten dira 3-5 egunez. Izoztu ere egin daitezke. Horretarako, oso praktikoa da pakete txikiak egitea, datarekin eta barietatearekin etiketatuta, eta izozkailuan ondo mantenduko dira hiru hilabete arte.

  • Leka freskoena:

    Hozkailuan gordetzen dira, 5 °C-an, 4-5 egun bitartean. Moztu eta bi minutu inguru ur irakinetan moztu galdarraztatuz gero, izoztu egin daitezke, hilabeteetan kontserbatzeko.