Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Leka

Denboraldiko egutegia
Gastronomia
Babrrunen zapore leunak, zurienak batez ere, jakiak prestatzeko erabiltzen diren osagaien zaporea oso ongi xurgatzeko aukera ematen du, eta, beraz, oso egokiak dira gisatuak eta eltzekariak prestatzeko.
Babarrunak entsaladetan erabiltzen badira edo izozteko edo lataratzeko erabiltzen badira, garrantzitsua da irmo egotea, eta, beraz, puntu bat gutxiago behar dute egosteko. Eltzekariak, gisatuak, zopak eta pureak egiteko erabiltzen badira, berriz, hobe da denbora luzean egostea lekaleak samur egon arte.
Kolorezko babarrun edo zaindunek, baita denbora luzez gordeta egon direnek ere, denbora gehiago behar dute kozinatzeko. Hala ere, zuri edo krema kolorekoak eta uzta berrikoak azkarrago prestatzen dira.
Azala ukitu gabe eta jatorrizko forma mantentzeko, komeni da bere egosketa-likidoan hoztea.
Espainiako Estatuan, babarrun-barietate guztiak daude inguru bakoitzeko gastronomia tipikoari ukaezinezko izaera ematen dioten plateretan. Izen bat baino gehiago dute Espainian: fabes, pochas, mongetes del ganxet, habichuelas, pintas, etab. Gisatuetan jaten dira, eta arrozarekin egiten dira, Valentziako “arròs en fesols i naps” plater famatuarekin edo patatekin, adibidez. Baina, zalantzarik gabe, fabada da plater nagusia, non asturiarrek jakin duten beren lehengaien aniztasuna eta aberastasuna uztartzen.
Oro har, babarrunak daramatzaten plater tradizionalek trinkotasun handia izaten dute, txerria edo ehizakia hiltzetik eratorritako produktuak izaten baitituzte. Orduan, plater nagusi oso eta nutritibo gisa zerbitzatzen dute, eta, aurretik, baratzeko entsalada bat eskaintzen dute, menua arintzeko eta digestio hobea egiteko.
Gisatu, erregosi, entsalada, salteatu, lagundu edo plater gisa, fabeak oso elikagai sinpleak dira animalia- eta landare-jatorriko osagaiekin konbinatzeko. Plater bakar batean lortzen dute janari orekatua eta nutrizioaren aldetik zuzena.
