Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Batata

Denboraldiko egutegia
Errezetak
Batata-pastela

Osagaiak
Lantzea
Egosi batatak zuritu gabe, gatzik gabeko ur irakinetan. Jarri beratzen mahaspasak, hazirik gabe. Batatak egosita daudenean, zuritu eta pasapures batetik pasatu ore fin bat osatu arte.
Pasta horri azukrea eta irin-koilarakada gehitu, gogor landuz.
Arindu konposizioa esne pixka batekin, eta gehitu gero 3 arrautza, banan-banan, eta azkenik beste arrautza baten gorringoa. Azken unean, muntatu elur-puntuan geratu den zuringoa, eta gehitu pastari, leuna eta arina izan dadin.
Gehitu mahaspasak eta bota pasta gurinez igurtzitako koroa-molde batean.
Moldea maria bainu ontzi batean jarri, suaren gainean irakiten utzi, eta gero labean sartu 200 gradutan eta 40 minutu inguru egosten utzi.
Moldea sareta baten gainean hustu, hozten utzi eta esne gozozko krema batekin zerbitzatu.
