Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Alpapa

Alpapa :: Nola sartu gure elikaduran

Nola sartu gure elikaduran

Gure herrialdean, alpapa ohikoa da ernamuindu gisa jatea, ohiko entsaladei zapore eta testura desberdina ematen dien osagai gisa.

Kimu samurrak freskagarriak dira, eta zaporetsuak dira salteatuta, tortillan edo prestatutako hainbat plateraren osagarri gisa, beste barazki batzuekin nahastuta goarnizio bat osatzeko.

Beste herrialde batzuetan, alpapa-belarra gisatuetan erabiltzen da, zenbait barazkirekin batera, edo zopetan sartzen da osagai nutritibo gisa. Gainera, zuku indartzaileak egiteko ere balio du: alpapa azenarioekin batera likidotzen da, eta gatza eta piperbeltz zuria botatzen zaizkio.

Etxean alpapa ernamuintzea praktikoa, erraza eta merkea da, eta bide bat izan daiteke eguneroko dietan elikagai hori sartzeko (kontsultatu “Lekale hozituak” atala eta “Lekale-kimuak etxean ernetzea” infografikoa.