Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Alpapa

Alpapa :: Errezetak

Errezetak

Ernamuin-zopa

Sopa de germinados

Osagaiak

50 g alpapa hozitu
50 g dilista hozitu
50 g soja-kimu
2 litro ur
4 azenario
2 porru
Tipula bat
Lekak edo sasoiko beste barazki batzuk
Oliba-olio birjinaren zorrotada bat
Gatza
Anoak: 4
Zailtasuna:

Lantzea

Egosi barazki-salda bat bi litro uretan azenarioak, porruak, tipula eta gainerako barazkiak ordubetez.

Behin egosita, pasapuretik pasatu eta berriz elkartu egindako saldarekin, irakinaldi bat emanez.

Gatza puntuan jarri.

Zopa egiten amaitzeko, oliba-olioarekin eta hozituekin hornitu. Eman 2 minutuko irakinaldia. Bero zerbitzatzen da.