Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Baba

Denboraldiko egutegia
Errezetak
Baba freskoen erregosia alkatxofekin

Osagaiak
Lantzea
Garbitu baratxuriak, piper berdea eta tipulak. Moztu juliana eran (zerrenda finak).
Orburuetako hosto gogorrak kendu, erditik zatitu eta harizpiak barrutik atera ondoren, moztu laurdenetan, limoi-zukuz bustiz, ilundu ez daitezen.
Babak zuritu. Garbitu barazki guztiak eta xukatu aparte.
Jarri lapiko bat sutan olio pixka batekin eta erregosi kipulak eta piper berdea. Ondoren, gehitu baratxuriak eta zatitutako tomateak. Eragin noizean behin.
Frijitzen denean, gehitu alkatxofak eta, ondoren, babak ur pixka batekin (baso bat).
Estali lapikoa eta utzi su motelean prestatzen. Gehitu ur pixka bat erregosiak behar duen bakoitzean.
Alkatxofak eta babak prestatu ondoren, gatz-puntuan jarri.
Zerbitzatu bero.
Baba freskoen entsalada

Osagaiak
Lantzea
Zuritu tipulak eta moztu xerra mehetan.
Garbitu letxuga eta xukatu ondo.
Jarri hosto guztiak plater batean, gehitu txikoria eta nahastu babekin.
Gehitu berenjenak, piperrak eta oliba beltzak.
Ondu olioarekin eta ozpinarekin, zuzendu gatza eta zerbitzatu.
