01
Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Baba

Denboraldiko egutegia
U
O
M
A
M
E
U
A
I
U
A
A
Nola aukeratu eta kontserbatu
Freskoak:
Lekek samurrak izan behar dute, eta kolore berde distiratsua izan behar dute. Tolestean hausten ez badira, freskoak ez dauden seinale da, eta zorroan dauden orban marroiek deskonposizioa adierazten dute. Hazi freskoek kolore berde argia edo zuri krematsua izan behar dute.
Baba freskoak hiru edo lau egunez gordetzen dira hozkailuan edo leku fresko eta lehor batean. Hiru hilabeterainoko izozketa ederki jasaten dute. Izoztu aurretik, galdarraztatu eta ur irakinetan sartu bi minutuz; hoztutakoan, izoztu. Hala, prest daude, desizoztu ondoren, era guztietako platerei gehitzeko.
Lehorrak:
Ontzi itxi batean gorde behar dira, argitik eta hezetasunetik babestuta.
