Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Baba

Baba :: Bere garairik onena

Bere garairik onena

Baba freskoak erosteko sasoirik onena neguaren amaieratik udaberria amaitu artekoa da. Otsailetik ekainera, ezaugarri organoleptiko eta nutrizional onenez goza daiteke. Hala ere, Muchamiel eta antzeko barietateak irailaren erdialdean ereiten dira eta udazkenean biltzen dira, azaroan gutxi gorabehera.

Giza kontsumorako baba berdeak zorroak azken bolumenaren hiru laurdenetara iristean biltzen dira, heldu ahala azukreak almidoi bihurtzen direlako eta fruituak gozotasun atsegina eta trinkotasun samurra galtzen dituelako. Zorroak azkar sailkatu, ontziratu eta merkaturatzen dira, kalitatea gal ez dadin.

Tenperatura eta hezetasun erlatiboaren (HR) baldintza kontrolatuetan biltegiratzen dira (4 ºC7 ºC eta % 95 HR). Industria eraldatzailea bada helburua (ontziratzea eta izoztea), ahalik eta gehien murrizten da produktua manipulatzeko denbora.

Baba lehorrak badira, bildutako aleak hezetasunik gabeko leku freskoetan gordetzen dira, izurririk gabe, poltsaratu edo zakuratu arte. Animaliak elikatzeko erabiltzen dira batez ere, proteina-balio handia dutelako.