Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:
Baba

Denboraldiko egutegia
Historia eta jatorria
Vicia faba L. babaren izen zientifikoa da. Baba mundu osoan hazten den landare igokari belarkara da. Fabazeo familiari zor dio bere izena, bere espezie tipoa. Fruituek zorro luzanga bat izaten dute, luzera aldakorrekoa eta mamitsua. Zorro horren barruan, ilaran jarritako 2-9 hazi biltzen dira. Babak erreniformeak dira (giltzurrunaren itxura dute), berde argia, horixka edo grisaxka.
Gutxi dakigu bere benetako jatorriari buruz, ez baita bere basaaurrekoa aurkitu. Gaur egungo Ekialde Hurbileko Neolitiko berantiarretik lantzen da -Egipto, Libano, Israel, Turkia, Jordania, Siria, Irak eta Arabia- eta handik sakabanatu zen ibilbide ezberdinak jarraituz. Ibilbide europarra Anatolia -gaur egun Turkiako alde asiarra- eta Grezian zehar garatu zen eta Italia eta Erdialdeko Europaraino iritsi zen ziurrenik Danubiotik. Beste ibilbide batean, mendebalderantz, Mediterraneo arroko Afrikako kostaldetik igaro zen, Magreb eta Iberiar penintsularaino. Beste ibilbideetako bat Egipto Beheretik eta Mesopotamiatik —gaur egun Ekialde Hurbila— Abisiniarantz (gaur Etiopia) zihoan. Iberiar Penintsulako ekialdeko kostetara K.a. bosgarren milurtekoan iritsi zen
Badirudi erromatarrek aukeratu zutela gaur egun berdez kontsumitzeko erabiltzen den ale handi eta zapaleko baba mota.
Gaur egun, Txina da herrialde ekoizlerik handiena, bai baba berdearena bai lehorrarena (alea). 120.000 hektarea ditu, eta 1.700.000 tona ekoizten ditu.
Espainian, lekale horren laborantzak behera egin du azken urteetan: 1945ean, 125.800 hektarea hazi ziren, eta 2002an, 37.000. Baba berdeari dagokionez, 1945ean 16.200 hektarea erabiltzen ziren hura hazteko, eta 2000. urtean 7.400 bakarrik. Andaluzia da baba lehorrak eta berdeak ekoizten dituen erkidego nagusia, eta, batez ere, fresko kontsumitzeko ekoizten da, eta, proportzio txikiagoan, nekazaritzako elikagaien industria eraldatzeko.
