Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Juka

Juka :: Historia eta jatorria

Historia eta jatorria

Juka, mandioka edo kasaba bezala ere ezagutzen dena, Euforbiazeoen familiakoa den zuhaixka bat da eta mundu osoko eskualde beroetan hazten da.

Bi juka barietate nagusi bereizten dira, gozoa eta mikatza. Gehien erabiltzen den barietatea gozoa da, Manihot Esculenta. Tuberkulu luzanga da, zur-itxurako azal marroi iluna du eta haragi zuria.

Juka, artoarekin, tomatearekin, paparekin, babarrunekin eta ekilorearekin batera, kolonaurreko Amerikak munduko nekazaritzari eta elikadurari eman dion jakietako bat da. Jatorriz Brasilgo ipar-ekialdekoa da (autore batzuek Erdialdeko Amerikan, Mexikon eta Guatemalan kokatzen dute jatorria), espainiar eta portugaldar kolonizatzaileek XVI. eta XVII. mendeetan zabal hedatu zuten Afrika, Asia eta Karibeko beste zona tropikal eta subtropikal batzuetan. Espainian, eta, beraz, Europako beste lurraldeetan, Cristobal Colonen eskutik sartu zen, eta juka oinarrizko elikagaitzat hartu zuen Mundu Berriko egonaldian.

Gaur egun, jukak 500 milioi pertsonaren elikadura-segurtasuna bermatzen du. Hala ere, jukaren laborantza galgatzen ari da garapen bidean dauden herrialde askotan. Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) Juka Garatzeko Munduko Estrategia bultzatu eta ezarri du, juka berreskuratu eta landa garapena sustatzeko ekimena.

2006an 200 bat milioi tona juka ekoitzi ziren. Munduko ekoizle handiena da Nigeria, eta atzetik ditu Brasil, Indonesia eta Thailandia. Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ghana, Madagaskar, Mozambike, Tanzania eta Uganda Afrikako beste herrialde batzuek ere lurra lantzen dute.

Juka-ekoizpenaren zati handi bat tokiko laborantza-eremuetan giza kontsumorako erabiltzen da, baina beste zati handi bat almidoia fabrikatzeko erabiltzen da, hainbat helburutarako: produktuen aditiboa, animalientzako pentsu-osagaia eta ehungintzarako erabilera industriala.