Skip to main content
01

Lekaleak, zerealak eta patata Atik Zra:

Garagarra

Garagarra :: Nola sartu gure elikaduran

Nola sartu gure elikaduran

Gure herrialdean ez da erraz aurkitzen garagar-ogia, eta hori da, beharbada, elikagai hori kontsumitzeko modurik azkarrena eta errazena. Hala ere, garagarrari erabilera desberdin eta originalak eman dakizkioke.

Garagarraren oinarrizko osagaia gisatu bat baino gehiago izan daiteke, edo pasta eta arrozaren ordez, zopak erabil daitezke (zopa lodiagoak egiteko), edo garagar egosia entsaladei eta barazki salteatuei gehitu.

Garagar mota bat baino gehiago dago, oskola kendu den moduaren arabera: garagar zuritua, eskoziarra eta perladoa, eta denbora bat baino gehiago behar izaten da egosteko.

Zereal hori malta moduan erabiltzen da normalean. Okindegian entzimetan aberatsa den malta ehoa erabiltzen da eta, zehazki, alfa-amilasa iturri garrantzitsua da, elikagaiei zaporea, kolorea eta lurrina ematen diena.

  • Garagar-maltak

    Batez ere, edari alkoholdun “malteatuak” prestatzeko erabiltzen dira, hala nola garagardoak, whiskyak, malten aterakinak (ziropeak) eta ozpinak. Aleak modu kontrolatuan beratu eta ernetzea da maltatzea.

    Prozesuaren etapak txukun errespetatzen dira. Alea hautatu, prestatu eta biltegiratu egiten da, uretan beratzeko, lehortzeko eta sustraitxoak kentzeko. Garagarra beste zereal batzuk baino gehiago erabiltzen da malta egiteko, bai tradizioagatik, bai alearen biokimikagatik, aukera asko ematen baitizkio maltatuari, eta zereal-oskolak enbrioia babesten baitu prozesuak berak eragindako kaltetik.

Garagardoa egiteko, malta beratze-prozesu baten eraginpean jartzen da: almidoia eta beste substantzia batzuk entzimen eraginez hidrolizatu eta substantzia disolbagarri bihurtzen dira. Beratze-baldintzek zehazten dute, hain zuzen ere, lortzen den estraktuaren kalitatea eta, ondorioz, garagardoaren kalitatea. Garagar-legamia hartzigarri bat da, garagarrean dagoen proteinaren deskonposiziotik datorrena; onddo batez osatuta dago, Saccharomyces cerevisiae. Elikagai funtzionaltzat hartzen da, proteina eta bitamina hidrosolubleak dituelako.

  • Garagar-legamiak

    OMEk eta FAOk funtsezkotzat jotzen dituzten aminoazido guztiak dituzte. Proteinek lisina ugari daukatenez, aminoazido horretan urritasuna duten zerealen proteinekin konbinatzeko erabil daiteke.