Skip to main content
03

Zerealak eta deribatuak / Ezagutu ditzagun zerealak eta haien deribatuak

Ezagutu ditzagun zerealak eta haien deribatuak :: Zereal-motak eta -erabilerak giza elikaduran

Zereal-motak eta -erabilerak giza elikaduran

Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadurarako Erakundearen (FAO) estatistiken arabera, zerealen ekoizpenak eta kontsumoak gora egin du munduan azken hamarkadetan. Ekoizpenari dagokionez, garia da nagusi, eta, ondoren, arroza, garagarra, artoa, zekalea, artatxikia eta basartoa.

Kontinente bakoitzak bere zereal nagusia du. Arroza da Asiako herrien oinarrizko elikagaia; artoa da nagusi Amerikan; basartoa eta artatxikia Afrikan; eta garia da Europako herrien oinarrizko zereala.

Zerealek sortzen dituzten elikagaiak dira, oraindik ere, energia- eta mantenugai-iturri nagusia munduko herritar gehienentzat. Gutxien industrializatuta dauden herrialdeetako dietan behar den energiaren %80raino ematen dute zerealek, eta, gutxienez, %25eraino herrialde industrializatuenetan. Gariak eta bere deribatuek energia kantitate horren hiru laurden ematen dute. Europan, zerealek ematen dute dieta orekatu batean behar diren kalorien % 30 inguru, eta behar diren proteinen % 40-45 inguru.

Nola jaten ditugu zerealak?

 OsoaAhiakOgia
hartzitua
Ogia eta
azikoa
Garagardoa
edariak
Snackak eta
gosariak
Almidoia eta
glukosa
Garia

x

x

x

x

x

x

x

Zekalea

 

x

x

 

x

 

 

Arroza

x

x

 

 

x

x

 

Artoa

x

x

 

x

x

x

x

Sorgo

 

x

x

x

x

 

 

Artatxiki perlatua

 

x

 

x

x

 

 

Artatxiki txikia

 

x

 

x

x

 

 

Oloa

 

x

 

x

x

x

 

Garagarra

x

x

 

x

x

 

 

Teff (Etiopiako zereala, glutenik gabea)

 

 

x

 

 

 

 

Pseudocereales: quinua...

x

x

 

 

x

 

 

Iturria: Dendy, D., Dobraszczyk, B. (2003). Zerealak eta produktu deribatuak. Kimika eta teknologia. Zaragoza. Akribia.