Patatak eta beste tuberkulu batzuk / Patatak jatearen plazera

Errezetak
Patata eta bakailao gisatua

Osagaiak
Lantzea
Zuritu eta garbitu patatak, zatitu zati ez oso handietan, kraskatu ebakia apurtu dadin, eta askatu fekula, gisatuaren salda lodituz.
Gorde ur hotzetan limoi- edo ozpin-tanta batzuekin, ez daitezen herdoildu. Gezatu bakailaoa 36 orduz, hozkailuan eduki, eta aldatu ura zortzi orduz behin.
Zatitu bakailaoa dadotan eta gorde. Garbitu piper berdea eta zatitu zerrenda finetan (ebaki juliana eran).
Kazola batean, olio pixka batekin, salteatu bakailaoa bizpahiru minutuz, su baxuan, eta atera plater batean.
Erregosi kazola berean, olio berarekin, brounoisse eran moztutako tipula (txikitua), piperrak juliana erara moztuta eta baratxuri xehatua.
Utzi minutu batzuk su baxuan, tipula prestatu arte. Gehitu patata kraskatuak. Sueztitu dena patatekin eta frijitukiarekin. Une horretan, arrain-saldarekin busti.
Nahastu gisatua eta utzi egosten su motelean, berrogei bat minutuz, patatak bigundu arte.
Egosaldia amaitzeko bost bat minutu geratzen direnean, gehitu bakailaoa, nahastu ondo, kontuz, patatak eta bakailaoa puska ez daitezen. Gehitu perrexil txikitua eta itzali. Kendu sutatik eta utzi egonean gisatua zerbitzatu baino hamar minutu lehenago.
Urdaiazpikoz, gaztaz eta tomatez betetako patatak

Osagaiak
Lantzea
Patatak erre, zuritu gabe, baina ongi garbituta, mikrouhin-labean 15 minutuz, potentzia ertainean.
Egosi ondoren, erditik zatitu eta koilara batekin hustu.
Txikitu tomateak dadotxotan eta urdaiazpikoa xerratan.
Egin nahasketa bat urtzeko gaztarekin, urdaiazpikoarekin eta tomate xehatu oso finekin, eta bete patata erdi bakoitza nahasketa horrekin.
Sartu mikrouhin-labean 3 minutuz, potentzia altuan, edo gazta urtu arte.
Zerbitzatu patatak azenarioekin, xerratan moztuta edo pepino-makilatxoekin.
