Patatak eta beste tuberkulu batzuk / Patatak jatearen plazera

Prestatzeko moduak
Patata frijituak
Patata ongi frijitzeko, olio bero ugaritan sartu behar da (160-170 ºC frijigailuan). Olioari ogi mamia bota dakioke eta burbuilak sortzen dituenean tuberkulua frijitzen hasteko momentua da.
Ez da komeni kolore marroia hartzea, txigortzeak akrilamida toxikoak sortzen laguntzen baitu. Behin frijituta, gatza bota behar zaie patatei, eta horrela bakarrik betetzen du gozagarri papera. Ez da komeni kolore marroia hartzea, txigortzeak akrilamida toxikoak sortzen laguntzen baitu. Behin frijituta, gatza bota behar zaie patatei, eta horrela bakarrik betetzen du gozagarri papera.
Lurrunetan
Lurrunetan egostea da mantenugaiak hobekien kontserbatzen dituen prestakina, baita azalarekin ere, baldin eta patatak ongi garbitzen badira eta leunki eskuilatzen badira, lur-hondarrak eta pestizidak desagerrarazteko.
Irakinak edo egosiak
Irakiteko edo egosteko onena patata goiztiarrak aukeratzea da, haragi trinko eta irintsua dutenak —Jaarrena, adibidez—, egosi ondoren forma mantentzen baitute.
Erreak edo gisatuak
Erre eta gisatu nahi bada, zaporeak hobeki xurgatzen dituzten haragi samurreko patatak dira egokienak, Kennebec barietatekoak, adibidez.
Pureak egiteko, Monalisa hautatzea da onena, haragi samurra eta irintsua baitu.
Amerikako herrialdeetan, jatorriz, ohikoa da edari alkoholdunak patataren bidez egitea. Festa batzuetan asko jaten den txitxarraren oinarria da, eta chakta, pattar ahaltsua. Baina, zalantzarik gabe, vodka da patata-fekularen hartziduratik egindako edari alkoholdun ezagunena
Patatak, gainera, azpiproduktu ugari lortzeko lehengai gisa balio du. Azpiproduktu horiek elikagai-industriak erabiltzen ditu gehigarri lodigarri, egonkortzaile edo gelifikatzaile gisa, eta, batzuetan, irinaren ordezko gisa erabiltzen dira.
